Lehen zatia
Lehen 45 minutuetan Uritarra izan zen nagusi, baina, paradoxikoki, horrek kalte egin zion.
Izadik eta Kelenek etxekoak aurreratu ahal izan zituzten, baina baloiak ez zuen sartu nahi izan. Hala ere, 5. minutuan izandako galera batek sortu zuen bisitarien lehen gola.
Erandiokoek partida erabakita utzi zutela zirudien, 5 minutu baino gutxiagoan bi gol sartuta. 0-3.
24. minutuan, Kelenek zerutarrei itxaropena eman zien areaz kanpoko gol eder batekin.
1-3 atsedenaldian.
Bigarren zatia
Izadi bigarren zatia hasi bezain laster kanporatu zuten. Bisitariek nahi bezala jokatzen zuten eta 1-4koa egin zuten.
Baina jokalari bat gutxiagorekin egon arren, etxekoek euren indarra erakutsi zuten eta Luciaren bitartez aldea murriztu zuten. Benetan gol ona.
Partidaren amaieran, Erandioko Betiko Neskak 2-5ekoa egin zuen.
EGURRE URI!
Haizea, Yun, Leizuri, Laida, Izadi, Lucía, Jare, Sare, Haizea Renobales, Kelen (Malen 65’), Izaro (Naia Artetxe 53’)