Lehen zatia

Uritarraren partida ona, nagusitasuna garaipen on batekin islatu zuena.

Naia Petralandak etxekoak aurreratu zituen 30. minutuan, Albak oso ondo ateratako korner batean.

Bisitariek atsedenaldira iritsi aurretik berdindu zuten beste korner batean egindako golarekin.

Atsedenaldian 1-1.

Bigarren zatia

Naia, jokaldi pertsonal oso on baten ondoren, 2-1ekoa egin zuen hasi eta berehala.

Zamudioko aurrelariak partida osoaren protagonista izan zen, nahiz eta arrazoi negatiboengatik ere izan. Bigarren gola sartu eta bi minutura, baloirik gabe ostikada bat ematen saiatu zelako kanporatua izan zen. Egia da partida osoan zehar aurkariek probokatu zutela, baina une horietan odol hotza mantentzen jakin behar da.

Etxekoen erresistentzia ariketa on baten ondoren, Madalenek 3-1ekoa egin zuen amaiera aldera.

EGURRE URI!

Haizea, Zeiane (Sare 65’), June, Maite, Itzi Díez, Iraitz, Olaia Aguayo, Olaia Esparta (Laida Galarza 81’), Naia, Madalen (Irati 81’), Alba (Maider 75’)