Lehen zatia

Uritarraren partida konbentzigarria, hasieratik bukaerara nagusi izan zen.

Joko kombinatiboa eta zuzenagoa ondo uztartu zituen, Ibarrekok zigortu zitzakeen arriskuak saihestuz.

Ez zen lehen zatia aukera ugarikoa izan bi aldeentzat, baina Aitzolek partu hartu behar izan zuen. Geldiketa bikaina aurrelariaren aurka buruz buruko batean

Kepak ere aukera pare bat izan zituen tokikoak aurreratzeko.

0-0 atsedenaldian

Bigarren zatia

Taldeak lehen zatian jokatutako gosea eta jarrera mantendu zituen. Horren ondorioz, 47. minutuan aurreratu zen markagailuan. Aspuruk ateratako korner ona eta Izeik buruz errematatua.

Ibarrekok partida plana aldatu behar izan zue. Larrabetzukoak irmo mantendu ziren.

Minutu labur batzuen sufrimenduaren ondoren, 2-0 behin betikoa iritsi zen. Bilbotarren zelaian lapurreta, eskuin hegalera irekidura, Keparen erdiraketa eta Gorka Apraizen gola buruz bigarren zutoinetik.

Errenta handiagoa izan zitekeen. 8 partida jarraian atea hutsean. Liderrak. Ligan porrotik gabe. Ikusgarria.

2-0 amaieran

EGURRE URI!

URITARRA: Aitzol, Ahetze, Melendo (Eñaut 90’), Mikel, Oinatz, Izei, Gorka Apraiz (Larrea 90’), Kepa (Enaitz 75’), Aspuru, Eritz (Oiertxi 83’), Jon Landa