Lehen zatia

Ezin da hobeto hasi partida bat. Olaia Aguayoren gola 35. minutuan. Gola ez, golazo. Zelai erditik. Izan ere, hurrengo minutuan Olaiak bigarrena egiteko aukera izan zuen.

10. minuturako 0-2 irabazten ari ziren bisitariak. Irantzuren gol ederra area kanpotik jaurtiketa on bat eginda.

Gehiegizko erlaxazio batek eragin zuen etxekoak partidan sartzea. 40. minutuan 1-2koa egin zuten. Atsedenaldira iritsi aurretik berdinketa ere lortu ahal izan zuten.

1-2 atsedenaldian.

Bigarren zatia

Uritarra berriro ondo jokatzen hasi zen, eta berriz ere zehatza izan zen baloiarekin. Aukera asko izan zituen, 73. minutuan Maddalenen bitartez hirugarren gola lortu zuen arte.

Gol horrek ia erabakita utzi zuen partida. Gol bikaina atezainari iruzur eginez, aurrelariak erdiratuko zuela uste izan baitzuen, baina ez.

91. minutuan sartutako gol baten ondorioz, beldur pixka bat sartu zen jokalarien gorputzetan eta azkenean sufritu egin zen, baina 3 puntuak ateratzea lortu genuen.

EGURRE URI!

Paula, Zeiane (June Bidaurratzaga 88’), Ainara Basaras (Iraitz 69’), Maite, Olaia Aguayo (Alba 74’), Irantzu, Marta (Itzi Díez 88’), Olaia Esparta, Libe, Maddalen, Maddi