Lehen zatia
Uritarraren lehen 10 minutu bikainak izan ziren. Izan ere, lehen 45 minutuak oso onak izan ziren eta atsedenaldira iritsi zen 3-1ekoa eskasa izan zen.
Maddik bi gol sartu zituen eta bere sasoi ona erakutsi zuen.
Bisitariek 2-1ekoa egin zuten falta jaurtiketa batekin.
30. minutuan, Naia Petralandak bikain errematatu zuen bigarren zutoinera ateratako kornerra. Min handia egin zuten etxekoek horrela arratsalde osoan.
Bigarren zatia
Bitxia bada ere, taldea partidatik irteten hasi zen lasaitasun handiena erakutsi behar izan zuenean, batez ere 70. minututik aurrera.
Lehen 10 minutuak oso onak izan baziren ere, azken 10 minutuak katastrofikoak izan ziren. Bisitariek aurrerapausoa eman zuten eta fede handiz partida berdindu zuten.
3-3 amaiera.
EGURRE URI!
Haizea Galarza, Zeiane, June Bidaurratzaga, Maite (Ainara Basaras 85’), Itzi Díez (Naia Artetxe 89’), Marta (Olaia Aguayo 66’), Irantzu, Naia Petralanda, Maddi, Maddalen, Olaia Esparta (Paula 89’)