Lehen zatia
Uritarrak lehen zatiko hasieran aurreratu ziren, Naiaren errematearen bidez, erdiraketa bikain baten ostean.
Txarto defendatutako alboko sake batean berdinketa iritsi zen, baina korner batean bisitariek berriro aurrea hartu zuten.
1-2 atsedenaldian
Bigarren zatia
Hasiera ona berriro eta Larrabetzukoen hirugarren gola iritsi zen. Hala ere, ia segidan etxekoek aldea murriztu zuten.
2-3tik aurrera, taldeak sufritu eta markagailua mantendu behar izan zuen. Ez zen aukera garbirik egon bi taldeentzat amaierara arte, beraz, garaipen merezia.
2-3 amaieran
EGURRE URI!
Haizea, Jare, Lucia, Izaro, Yun, Leizuri, Naia, Izadi, Sare (66′ Eider), Kelen, Nerea