Lehen zatia
Uritarraren partida bikaina, alderdi guztietan ia perfektu aritu zen.
Etxekoek 15. segundoan aurreratu ziren. Peruk atezainaren eta defentsaren arteko komunikazio falta baliatu zuen 1-0ekoa egiteko.
Taldeak erasoan jarraitu zuen eta defentsan oso serio mantendu zen, Alaio aireko jokoan nabarmentzen zelarik.
Anaitzek bigarrena egin zuen area barruan oso ondo biratu ondoren eta hirugarrena egin zezakeen atsedenaldia baino lehen, baina bisitarien atezainak, Pitik, oso geldiketa ona egin zuen.
2-0 atsedenaldian.
Bigarren zatia
Partidak bide beretik jarraitu zuen, Uritarra 2-0arekin konformatzen ez zela.
60. minututik gertu, Peruk partida erabaki zuen. Taldeko jokaldi bikaina, Oiermuren ezkerrarekin egindako erdiraketa ederra eta Peruren burukada bigarren zutoinean. Gol bikaina.
Une honetatik aurrera, partiduaren erritmoa jaitsi egin zen eta aukera bakarrak Larrabetzukoenak izan ziren, kontraerasoan. Eta horietako batean, partidako laugarren eta azken gola iritsi zen, defentsa batek bere atean sartu ondoren, Julenek egindako erdiraketa on baten ostean.
4-0 amaieran eta hirugarren garaipena jarraian
EGURRE URI!
Alaio, Ful, Wyatt, Iker Iza, Durán (Anaitz 12’), Leke, Hodei, Calero (Julen 71’), Oiermu (Koldo 71’), Peru (Markel 60’), Jon Martín (Jonlo 60’)