Lehen zatia
Derbi zoroa Errebalen jokatutakoa. 7 gol lehen zatian, ez sinestekoa.
Etxekoak 5. minutuan aurreratu ziren Iraitzek penalti bat sartuta. Paradoxikoki, gol honek urduritasuna eragin zien etxeko jokalariei. Berdinketa bi minutu geroago jaso zuten, defentsan gaizki aritu ondoren.
Bat-batean, 30. minututik 39. minutura, zeruek 3 sopapo jaso zituzten. Bisitariak 1-4 jarri ziren.
Maddik 5 jokalari bisitari driblatu zituen eta benetako gol ederra egin zuen aldea murrizteko. Eta ia jarraian Uritarrak Errebalen gehien ikusi den gola sartu zuen. Albaren atzerako pasea eta Liberen gola.
3-4 atsedenaldian.
Bigarren zatia
Taldeak sistemaz aldatu zuen eta konplexu guztiak kendu zituen. Lehiatzen gozatzeko eskatu zitzaien lokalei, eta horrela egin zuten.
Epaileak atezain bisitaria kanporatu egin zuen area kanpoan baloia eskuarekin hartzeagatik. Falta horretan bertan, 60. minutuan, Iraitzek buruz errematatu zuen Albaren erdiraketa.
3 minutu geroago, Maddik arratsaldeko bere bigarren gola egin zuen. Taldeak partidari buelta ematea lortu zuen. Gol honen eta hurrengoaren artean, Larrabetzukoek era guztietako aukerak izan zituzten.
Maitek 80. minutuan erabaki zuen partida. 6-4. Partida hau ez zen egokia kardiakoentzat.
EGURRE URI!
Paula, Iraitz, June (Zeiane 65’), Maite, Libe (Itzi Díez 73’), Marta (Maddalen 57’), Olaia Esparta (Olaia Aguayo 65’), Irantzu, Naia Petralanda, Alba, Maddi