Lehen zatia
Taldea zalantzati sartu zen partidura. Errodajeari eta gaitasun fisikoari buruzko zalantzak, batez ere.
Zalantza horiek baliatu zituen Balmasedak markagailuan aurrea hartzeko.
Larrabetzuko neskek areara iristeko ahaleginak egin arren, lehen 45 minutuetan jokaldiak ondo bukatzea kostatu zitzaien.
0-1 atsedenaldian.
Bigarren zatia
Liberen sarrerak beste itxura bat eman zion taldeari. Aldeko penalti argi batek berdinketa ekarri zuen. Iraitzek maisuki eraldatu zuen. Norbaitek nola izan zen jakin nahi badu, begira dezala Ager Aketxeren iazko penalti perfektua. Como dos gostas de agua.
Sare Galarzak debuta egin zuen emakumezkoen lehen taldearekin, eta Maddi aktibatzea eta hark baloi gehiago jasotzea eta arrisku gehiago sortzea lortu zuen.
1-1 amaiera eta denboraldi hasiera ona. Orain aste honetan Santurtziko Peña Athleticen aurka.
EGURRE URI!
Paula, Zeiane (Libe 48’), Maite, Iraitz, Itzi Díez, Marta (June Bidaurratzaga 75’), Olaia Aguayo (Sare Galarza 71’), Alba, Maddi, Irantzu, Maddalen